2009.eko Ekainean  estatuko narratzaileak  bigarren FEST-Meeting-en parte hartzeko gonbidatuak izan ziren. Laussanan (Suizan) burutuko zen topaketa honetan ahozko narrazioari lotuta dauden europako erakunde desberdinek  ( elkarteak, eskolak, jardunaldiak, e.a.)  elkartu behar izan zuten.

Gure ordezkariak aukeratzeko, kandidatura aurkeztu eta gero bozketa bat egin zen, horretarako Ahozko Narratzaileen Zerrendaz baliatu genuen.

Laussanan egon eta gero ahozko narratzaile batzuei bilera orokorra deitu zieten esparu-dokumentua egiteko asmoz. 

Dokumentu honek baioko du estatu mailako narratzaile profesionalen elkartea sortzeko. 2009ko abustuan eta iralean narratzaile hauek dokumentua landu zuten, honetan elkartea sortzeko oinarriak eta pausuak proposatzen ziren.

Bigarren pausoa estatutuen zirriborroa egitea izan zen eta hadik aurrera  sortzaile-kide bezala agertu nahi zuten interesatua zeuden guztiontzat  izena emateko epea ireki egin zen .

2010.eko urtarrilean elkartea legalki osatu zen, AEDA estatu mailako ahozko-narratzaile profesionalen elkartea. Elkarteak hartu  zuen izena AEDA  eta logotipoa, Pablo Amargok diseinatua, bat datoz.

Lehenengo bilera hartan estatutuak onartuak izan ziren eta poliki poliki organizatzen hasi ginen.
Lehenengo pausuak zailak izan ziren, gutxi giñen eta gainera estatu osotik oso sakabanatuta geunden. Elkarrekin lan egitea, gauzak antolatzea, elkar ikustea eta abar zaila suertatzen zen...;baina pixkanaka-pixkanaka zailtasunak gainditu egin ditugu, eta gure lanak onurak ekarri ditu.

Elkarte hau estatu mailan narratzaile bezala lan egiten duten profesional guztiei irekita dago; elkataren izaera ez da esclusiboa, guztiz kontrakoa baizik, eta elkartearen helburua guztien onura lortzea da.

Ia hiru urte daramagu lanean. Urte hauetan AEDAn gauza anitz egin dugu, eta  martxan abiatu ditugun gertaera garrantzitsu batzuk nabarmendu nahi digutu:

  • Alde batetik, 2011.ko ekainean Toledon ospatu zen " IV FEST Meeting" antolatu genuen. Honetan ahozko narrazioari lotuta dauden Europa osoko erakunde desberdinen ordezkariak elkartu egin ziren ( narratzaileen elkarteak, eskolak, jardunaldiak, e.a.).  Afrikatik, Amerikatik eta Asiatik ere ordezkari batzuk etorri ziren.
  • Beste aldetik, elkarteak El Aedo aldizkaia argitaratu du. Aldizkari hau profesional ahozko eta tradiziozko narrazioaren munduan murgiltzen da. 1. eta 2. zenbakiak argitartuta, orain 3.zenbakian lan egiten ari gara.
  • Eta amaitzeko AEDA elkartean  ahots komuna eta berekoa izatea lortu dugu. Ahots honek  gaurkotasun-gertakarien  edota bidegabeko egoeren aurrean elkartearen jarrera adierazten du, horretarako agiriak, manifestuak, komunikatuak eta abar egiten eta zabalten ditu.

Gertaera garrantzitsu hauek lehenengoak izan dira, baina proiektu-zerrenda luzea badaukagu, haien artean web hau. 
Gure  Weba eduki interesgarriz bete nahi dugu,  hitzekin gozatzen dituztenentzat  eta narratzaileentzat orokorrean erreferentzia bat izateko.