Hitzaren akelarre honetan munduko hainbat sorginen istorioak ezagutuko ditu publikoak. Emakume askeak, boteretsuak eta apartak izango dira protagonistak. Mitoak, asmatutakoak edo benetakoak, hori nork jakin? Egia ote? Kontalaritza, zuzeneko musika eta gertutasuna, hirukote. Ipuin zorrotz eta arrotz, aho bete ho(r)tz. Berotu belarriak eta prestatu. Xirristi-mirristi, gerrena sax!