gaztelaniaz – ingeleraz – katalanez – galegoz

 

Ipuinak eta istorioak kontatzen ditugu gure burua aurkitzeko. 

Hartzen dugun arnasaren bitartez istorioei ahotsa ematen diegu, entzulearengan oihartzuna izan dezaten.  

Gure gorputza eta gure adierazteko moduaren bidez antzinako eta gaur egungo istorioak kontatzen ditugu. 

Gure barnetik kontatzen dugu, barnehutsari lekua utziz bere beharra adierazteko aukera emateko. 

Horregatik entzuleari ahoz ematen dizkiogun hitzak arnasten ditugu.

Gainontzekoa berez gertatzen da, inork ez du eskua sartzen.

Istorioak kontalariaren barnehutsatik sortzen dira, bere ZerOtik, edo beste era batera esanda, bere Oxigenotik, eta hortik abiatuta ahOzkotasunera zabaltzen dira.  

Istorioak ahOzkotasunetik, Oxigenoaren bitartez, zerO horretatik, norberaren barnehutsera itzultzen dira. 

Isiltasunetik isiltasunera, kontalariaren ahotsetik iragan eta gero. 

 

Ines Bengoaren itzulpena