gaztelaniaz – ingeleraz – katalanez – galegoz
Europa!
Non hasten da Europa? Non amaitu? Zein mugatan, herritan, medikatetan? Suedian aipatzen duten bezala izendatu behar genuke? Edo, agian, Europe Ingalaterran esaten duten bezala? Edo Evropa Serbo-Croatek moduan? Europa ekonomikoki, politikoki edota geografikoki bereizketarako ikurra da edo irekitzekoa baizik? Zerk definitzen du Europa? Bereizten gaituenak edo berdintzen gaituenak, gure desioek edo gure beldurrek? Eta zergatik, jainkoak jakin, badu Europak feniziar printzesa baten izena?
Ez dakigu zeintzuk izango diren erantzun zuzenak, baina gauza bat argi eta garbi dago: istorioak betidanik Europa osotik bidaiatu egin dira, pasaporterik edo bisarik gabe. Eta istorioek kontatua izan behar zena gurera ekarri digute, eta eskuzabaltasunez partekatu da entzun nahi izan dutenen artean. Nahiz eta istorioek mugarik ez izan, erroak badituzte, erro poteretsuak, hain zuzen ere, bi motatako erroak: lursailetan barrena biziki sartzen direnak eta lurraren azalean luzera zabaltzen direnak. Kontalaritzaren erroek bi ezaugarri hauek dituzte, jaio ziren kulturetan murgiltzen dira baina aldi berean mundua konprenitzeko beste modu desberdinak onartzen dituzte, beste lurraldetan hazten eta moldatzen dira, han dagoen hizkuntza, eta orokorrean kultura errespetatuz.
Margotu dugun irudi hau lurrarekin lotuta dago, baina zabaldura hau adierazteko beste metafora batzuk ere aurki ditzaketu: betidanik istorioek itsasoak zeharkatu dituzte marinelen eta abenturazaleen ahotan, ipuinak ura bezala ibili daitezkelako; aire bihur daitekela ere eta abeslarien ahotsetan leku batetik bestera joateko gai dira. Adibide gehiago jar dezakegu, maien artean eta txinatarrek erabiltzen duten idazkera ideografikoan, aho batetik irtetzen den sua da "Hitz egin" aditzaren irudia.
Laburbilduz, Europa batzen dituen bideetatik mugitu dira istorioak beti. Itsasoa, lurra, sua eta airea gustatzen zaie; leku guztietatik, hara eta hona, ibili dira. Askotan erromesaldi edo pelegrinazio bideak ziren, beste batzuetan merkataritza bideak; baina, bide, bidezka, bidezidor, xendra, basabide... leku guztietatik korrika ibili ziren ipuinak gaur egun arte heldu den errepertorio komuna eraikiz. Guzti hau ez duzue uste dela partekatzen dugun kultur-nortasunaren zatia? Aurrerantzean aurkezten dugun hau Aedo aldizkariaren ale berri bat da, ale-bikoitza gainera, bostgarrena eta seigarrena hain zuzen ere. Ale honen izenburua "Europar Ipuin Lekuak.Ahozko Narrazioaren Europako Mapa lnatzeko abiapuntua" da. Honetan Europar 20 organizazioen datuak, ezaugarriak eta iniziatibak bildu ditugu.
Honekin, gure ustez, gaur egun ahozko narrazioa, hots, kontalaritza bizi ari den gorakada eta hedapena erakutsi nahi dugu. Aldizkariaren ale honetatik aurrera, izen bera eramango duen ikus-proiektua egin nahi dugu: Europa osoan burutzen ari diren kontalaritza-egitasmoen mapa izango da (hemen ikus dezakezu nola ari garen horretan lanean). Mapa horretan aldizkarian agertzen diren elkarteak, organizazioak, jaialdiak, festibalak, agerkariak eta herrialde guztietan garatzen ari diren lan arloak agertuko dira. Mapa hau Aedako web orrian egongo da gaztelaniaz eta ingeleraz, holan errezagoa izango da dena antolatzea eta bilatutato informazioa aurkitzea, aldi berean datuen aktualizazioa eta datu berrien sarketa lana ere erraztea lortuko dugu.
Gure gizartean mapak funtzezko tresna bihurtu dira, laguntza handia ematen digute, informazio iturria direlako. Are gehiago, kultur-mapek gure herrien historiaren, identitatearen eta artearen barrena mentalki bidaiatzeko aukera eskeintzen digute, hobeto konprenitzeko eta ulertzeko. Holan gure komunitatea garatzeko eta indartzeko ezinbesteko tresna bihurtzen dira.
AEDA-k (Espainiako estatu mailan kontalarien elkartea) eta FEST-ek (Kontalarien Europar Federazioa) elkarlanean bista panoramika hau aurkezten dizute. Mapa hau etorkizuneko proiektuak aurrera eramateko baliogarria izango delakoan gaude, eta, aldi berean, Europa honetan bizi garen kontalarien artean elkarlanak sustatzeko gai izatea espero dugu. Kontalaritzaren berpizkundea ez baduzu oraindik ezagutzen hau izan daiteke lehenengo hurbilerra. Kontalaria baldin bazara, hau izan daiteke beste kontalariekin harremanetan jartzeko modu on bat.
Beraz, nahi duzunean eta zauden lekuan, lasai asko erlajatu eta jarraitu hango eta hemengo kontalariek airera botatako hitzen bidea. Gogoratu ahoa eta belarriak besterik ez dituzula behar hitzen bidaia berezi honetan murgiltzeko. Mapa hau "Europar Ipuin Lekuak" aurkitzeko laguntzailea izango ahal da!
Comisión de Contenidos de AEDA yFEST´s Executive Committee