Galegoz / Gaztelaniaz / Katalaneraz / Ingeleraz

HITZAK ZUBIAK ERAIKITZEKO

Ahozko narrazioan gabiltzanok kontatu egiten dugu, hitz egin, esan. Hortaz bizi gara. Hitzen pertsonak gara, hitzezkoak, esanekoak, eta ezagutzen dugu hitzek bere baitan duten indarra; badakigu eraiki egin dezaketela, edo desegin, bultzatu, besarkatu, zauritu, sendatu… Horregatik, egun zoro hauetan gertatzen ari den guztiaren aurrean AEDAko kideek gaitzetsi nahi dugu edozein bortizkeria mota, dela hitzezkoa, dela fisikoa, eta deia egiten dugu elkarrizketarako, espazioak sortu ditzagun hitzak partekatu eta elkarrekin aritu ahal izateko. Hitz hauek izan daitezen zubi, elkarbizitzarako esparru, pertsonen elkargune.  

Eta hau ez da deialdi bat soilik politikarientzat. Deialdi hau da azken egunetako zurrunbiloan harrapatuta dauden guztientzat, izan kazetari, kultur eragile, pertsonaia publiko, bat edo beste, zu, zuek, … gu guztiontzat da.