Izenburua: Euskal Herriko Leiendak.
Idazlea: Toti Martínez de Lezea.
Irudiak: Juan Luis Landa.
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2002
Gaztelaniazko bertsioa ere bada: Leyendas de Euskal Herria.
Toti Martinez de Lezearena den Euskal Herriko Leiendak liburua ezinbestekoa da nire liburutegian.
Oso gustokoa dut Euskal Mitologiari buruzko 65 elezahar biltzen dituen liburu hau; irudi ederrak ditu eta, gainera, irakurterraza da.
Eskoletara joan naizenean ipuin hauek kontatzera zenbait lekutan ez zuten liburu hau ezagutzen eta, ikasleekin lantzeko, oso tresna baliogarria dela iruditzen zait euskal sinesmenak, pertsonaiak eta ohiturak gazteei hurbiltzeaz gain, irakurmena, ulermena, hiztegia baita irudimena ere landu baitaiteke, besteak beste.
Istorioak idatzita dauden moduagatik nik esango nuke 8 urtetik gorako neska-mutilentzako egokiak direla.
Etxean ere liburu honetaz disfrutatu dezakegu bere irudi eta elezaharren bitartez Euskal Herriko antzinako herrietako kale, plaza eta mendietan gertatutako istorioak irudikatzeko aukera ematen digulako.