Gaztelaniaz

Atzo, berriro ere, ipuinak kontatzera joan nintzen eta ez nuen nire izena inongo karteletan aurkitu:

"ostiralean, arratsaldeko 18:00 IPUINKONTALARIA".

"Neu izango ote naiz??" galdetu nion neure buruari. Nire agendan begiratu nuen, badaezpada, eta baietz, hala zela konprobatu nuen. Eszenatokia prest zegoen, soinu-teknikaria ere bai, umeak hurbiltzen hasi ziren, ondo pasatzeko gogoz. Arduraduna berandu samar heldu zen eta bi saioetan faltan hartu nuen apurka apurka eszenatokiraino igo nahi ziren umeak zaintzeko...

Hala ere, dena dela, dena oso ondo joan zen, batez ere han geunden guztiok hala izatea nahi genuelako (joan ziren txikiek, nagusiek, soinu-teknikariak, neuk ere...); egia esan, benetan imintzioa deitzen dit publikoarengandik heltzen zaidan kultur ekimen egarria (antzerkia, sormenerako guneak, txotxongiloak edota ipuin-saioak), batez ere txikienen artean edo hauen heziketaz eta aisialdiaz arduratzen diren gurasoen artean.

Nire eskarmentuaren arabera honelako kultur eskaerari kalidadez eta profesionaltasunez erantzuna emateko, oinarrizkoa da ekimen hauen promozio ona egitea eta berriak modu erakargarriaz zabaltzea jarraipen batez balizko entzuleen artean ohitura sortarazleko.

Bote prontoan, eman dezake bizi garen denon-eskura-dagoen-inforamazioaren garai honetan hoa erreza izan behar dela horrenbeste web orrialde, facebook, blog, QR kode eta bestelako komunikabiderekin betidaniko prentsa, irrati eta telebistak ere, noski, ahaztu gabe. Ba ematen du ezetz, oso oso zaila dela beharrezko informazioa, toki egokian biltzea eta espero den bezala plazaratzea. Eta ez dut hau esaten bakarrik bere izenaren bila dabilen ipuin-kontalari baten ikuspuntutik. Ni ere hainbat kultur ikuskizunen jarraitzaile amorratua den ama naiz eta, nonbaitera joango naizen erabaki baino lehen, gustuko dut jakitea, beste detaile batzuen artean, hain garrantzitsua den hau, alegia, noren esku dagoen jarduera hori. Neskatila kuxkuxeroaren jakin-mina izango da, ez dakit.

Profesionaltasun eskasa eta artistak eta publikoak merezi duten kontu-hartze falta izateaz gain, programatzaileen aldetik ikuslego berria hurbilarazteko aukera ona galtzea dela iruditzen zait. Uste nahi dut ondo informatuta dagoen ikuslegoak badakiela hobeto zein ikuskizunetara doan eta ,horrela, hobeto zabaldu ahalko duela informazio hori bere hurbileko esparruan (aho-belarriz) aldez aurretik ezagutzen baldin badu eta, gustukoa eta kalidadekoa iruditu bazaio, saioaren ostean ere.

Tamalez, informazio eskasa emate hau gehiagotan ematen da ahozko-narrazio/ipuin-saioetan (baina baliteke hau neure iritzi oso pertsonala izatea ).

gainera, desinformatzen duten programatzaile hauek ez dira konturatzen narratzaile guztiok IPUINKONTALARIAK izeneko zaku berean sartzen gaituztenean, ikuslegoarengan ideia hori ereiten dutela, alegia, "ipuin-kontalari guztiek istorio berberak eta modu berberaz kontatzen dutela, berdin dio bata edo bestea". Eta, nahiz eta txikiak, ipuinetarako hain eskeronekoak eta jakin-min handikoak izan, beti entzuteko prest, artista ez bada trebea, deskonektatu, aspertu eta joaten dira. Oso ikusle-entzule exigenteak dira, agerian beren iritzia azaltzen dakitenak eta ez dutenak txarto egindako lana onartzen.

Aho-narratzaile daramatzadan 16 urte hauetan ikasi dudan zerbait hau da: errepertorio ona izatea bezain garrantzitsua, edo garrantzitsuagoa agian, egiteko modua dela, estiloa; eta honetan ez dut inoiz berdin egiten dugun bi narritatzaile aurkitu. Gainera gure lanbide honetan ez dago gidoi finkorik ezta aurretik itxita dauden elkarrizketarik, guzti honek saio bakoitza errepikaezin eta desberdin bihurtzen duelarik. Dena momentuaren araberakoa delako, publikoarekiko begiraden eta interakzioaren araberakoa, egun horretan duzuen umorearen araberakoa, segun nola jolasten dituzun zure ipuinak kontatzeko trebezia eta erremintak ... eta guzti hori profesionaltasunaz eta urteetan kontu-kontari ibiltzeak ematen dizun eskarmentuaz ikasten da.

Programatzaileen artean ideia hau oso apartekoa dela ematen du, batzuetan programazioa betetzeko kezkak arduratuta, hain funtsezkoak diren "detaile" hauek baztertzen dituztelako.

Eta hau guzti hau berriro pentsatzen nuen handik gutxira izan behar nituen ipuin-saioen berriari begiratu eta nire izena faltan hartzen nuen bitartean.


Add comment


Security code
Refresh