ingelerazgaztelaniaz

AEDA-ko kideok idatzi dugun dokumentu honekin ipuin-kontalariaren heziketa-ildo ezberdinei buruz hitz egiteko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Bertan, ipuin-kontalariak osatzeko gomendagarriak iruditzen zaizkigun proposamen eta edukiak adosten saiatu gara. Zuen interesekoa izatea espero dugu.

 

  • ZEREKIN KONTATZEN DUGU. Gorputz-espresioa, ahotsa eta presentzia eszenikoari buruzko ezagutza izatea garrantzitsua dela iruditzen zaigu.

 

  • NORBERAREN AHOTSA. Norberaren ahotsa sendotzeko prestakuntza eta ikerketa oso erabilgarriak izan daitezkeela uste dugu: originaltasuna elikatzea, ezberdintasuna bilatzea, norberaren estiloa finkatzea, errepertorio pertsonala egitea...  hori denak kolorea ematen dio saioari eta horrela lan zintzoa sortzen dugu.

 

  • ZER KONTATZEN DUGU (1). Aho-tradiziozko testuak ezagutzea gomendagarria iruditzen zaigu. Testu hauek maiz irakurtzen eta, gure errepertorioan sartzeko, prestatu eta kontatzen baditugu, gure eginkizunerako ezinbestekoak diren ahozko egiturak eta estrategiak “naturalki” barneratuko ditugu.  

 

  • ZER KONTATZEN DUGU (2). Aho- narraziozko ikuskizunarekin zerikusia duen guztia ezagutzea garrantzitsua iruditzen zaigu: antolamendua, egitura, tonua, erritmoa, isiluneak,... Zentzu honetan ipuin-ikuskizunaren iraupena, errepertorioaren antolaketa, liburu eta objektuen erabilpenaren ideia izatea inportantea iruditzen zaigu. Era berean, ipuin-ikuskizuna (egitura finkoarekin) eta ipuin-saioaren (egitura irekiagoarekin) arteko ezberdintasunari buruz hausnarketa egitea pena merezi duela uste dugu.

 

  • NORI KONTATZEN DIOGU. Nolakoa den entzulegoa eta zer interesatzen zaion ezagutzea oso inportantea iruditzen zaigu. Horregatik, oso erabilgarria da jakitea zeintzuk diren entzuleri ezberdinen interes-guneak eta adin bakoitzaren ezaugarri bereziak. Amankomuna ezagutu eta ezberdintasuna ulertu.

 

  • NON KONTATZEN DUGU. Oso beharrezkoa iruditzen zaigu kontatzeko dauden antzezte-espazioak (antzokia, kafetegia, liburutegia, eskola, plaza,…) eta bakoitzak dituen baliabide eta behar teknikoak ezagutzea.

 

  • HEZIKETA ETENGABEA. Heziketa etengabea  izatearen beharra onartzea garrantzitsua ikusten dugu, sormen tailerrak, ikastaro espezializatuak, laborategiak edota ipuin-kontalaritzan aritzen diren kideen lana edo norberaren lanari buruzko hausnarketa kritikoa eginez.

 

  • LEGEZKOTASUNA ETA ETIKA. Azkenik, gure lanbidearekin zerikusia duten lege-kontu guztiak (zerga-betebeharrak, figura legalak, eta abar.) ezagutu behar ditugula uste dugu. Era berean, gure lanbideari buruzko jarrera kritiko eta etikoari buruzko hausnarketa egitea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu (legaltasuna, katxeak, errepertorioa, eta abar).