Pasa den urriaren 21ean honela aurkezten zen Leioako proiektu baten berri izan genuen:
Bertan azaltzen zen proiektu hau ondo desberdindutako bi fasetan banatzen zela:
- Batetik, dohaineko ipuin kontalariaren artean trebatzeko 2 ikastaro egingo ziren (taldeko 20 partaide, askoz jota) Leioako biztanleen artean geroago herriko eskoletan boluntario ipuinak kontatzeko. Ikastaroa 9 ordukoa izango zen eta aktoresa batek bideratuta. Bertan, kontaketarako, pertsonaiak sortzeko eta emozioak adierazteko teknikak ikasiko ziren, arnasketa, ahots-igorpen, dikzio eta irakurketa ariketen bidez.
- Proiektuaren bigarren fasean boluntarioak eskoletara joango ziren herrialdeko eskolaz eskola, bira hau balizko Gabonetako Ipuin Kontalarien Maratoian amaituko zelarik.
Informazio hau jaso eta gero, GEUZ´en (Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zerbitzua) arduraduna den Saioa Magunazelaiarekin harremanetan jarri ginen geneuzkan zalantzak behar bezala argitzeko.
Informazio guzti hau kontutan izanda eta gaiaz eztabaidatu eta gero, erabaki genuen gure iritzia azaldu behar geniela proiektu honen arduradunei, eta hori da ohar honen bidez adierazi nahi duguna:
Uste dugu belaunaldien arteko harremanak bideratzen duten guneak sortzea oso baikorra dela eta komunitate, herritar eta eskolaren arteko lotura sustatzea ere. Gainera, jakin badakigu zein aberasgarria den ipuinak eta istorioak kontatzea entzuteko prest dauden entzuleei.
Hala ere, Ahozko Narrazioaren profesionalak garenok, uste dugu proiektu hau modu egokiago batean bideratu zitekeela, arrazoiak hauek direlarik:
- Inoiz aipatu izan dugunez, 9 orduko ikastaro batek ezin duelako prestatu ipuin-kontalaritzan esperientziarik gabeko pertsonarik jendaurrean eta eskoletan kontu-kontari aritzeko.
- Gure ahozko narrazio lana merezi bezala baloratuko balitz, ez litzateke pentsatuko behar bezala bidera dezaketela kontalaritzan formakuntz eta eskarmenturik gabeko pertsonek.
- Halaber, ez zaigu etikoa iruditzen boluntarioek kontalari profesionalon lekua hartzea.
- Modu berean, etikaren kontrakoa iruditzen zaigu boluntarioak ez diren elkarteek eskolako kurrikulumeko orduak betetzea boluntarioak diren pertsonek bideratutako ekintzez.
- Narrazio-ikastaro bat ahozko arte honetan aditua den profesionalek bideratuta egon beharko litzatekeela uste dugu, honi dagozkion diziplinetan gaitasuna adierazten duelarik, hala nola: errepertorioaren moldaketa, entzulegoaren ezaugarriak, balioak landu eta transmititzeko, ahozko narraziorako erremintak: ahotsa, gorputza, eszenatokiko presentzia, komunikazioa,.. Argi geratu beharko litzateke ikastaro hau ipuin-kontalaritzan norberak ekiten dion bidearen pausu bat besterik ez dela, bide hau askoz luzeagoa izango delako, jendaurrean istorioak kontatzeko gaitasuna epe zabalagoan lortzen baita.
- Gure ustetan, proiektuaren helburua lortzeko, hau da, ipuinen bidez balioak transmititzeko,besteak beste, didaktika eta umeen psikologiari dagozkion pedagogi ezagupen sendoa beharko zen, tailer honetan agertzen ez dena.
- Ez dugu egoki ikusten kontatzeko prest dauden boluntarioei testu bat inposatzea.
Hau esanda, adierazi nahi dugu ere laguntzeko prest gaudela Ahozko Narrazioaren presentzia duten proiektuak ahalik eta ondoen bideratu ahal izateko, horrela, gure lana den Ipuin-kontalaritza merezi bezala islatzeko eta sor zaion balioa emateko.
narracionoral.es/index.php/es/component/content/article/107-varios/399-respuesta-de-aeda-a-la-carta-enviada-por-geuz
RSS feed for comments to this post