ESPAINIAKO AHOZKO KONTAGINTZAKO PROFESIONALEN ELKARTEAK, GOBERNUAK EZARRITAKO ZERGA IGOERAREN AURREAN

 

AEDA, Espainiako Ahozko Kontagintzako Profesionalen Elkarteak, bere txundidura, kezka sakona eta erabateko arbuioa adierazi nahi ditu Ministro Kontseiluak harturiko azken erabakiak direla eta, gure ogibidea desagertzera kondenatzen dutelako.

BEZa 13 puntu igotzea (%8tik %21era) eta EGZ-Errentaren Gaineko Zerga 6 puntu igotzea (%15etik %21era) Espainiako kultur jarduera suntsitzeko oso pentsatutako estrategia baten fruitu dela uste dugu, bereziki hain berezia den gurea bezalako sektore bati dagokionean. Gure herrialdeko historian antzeko jazarpenik edo hain zerga igoera basatirik ez zen inoiz gertatu.

Bere sorreratik, gure elkarteak ondasun ekonomiko eta ahalegin pertsonalak eman ditu kontalari amateurren profesionalizazioaren alde, gure ogibidea duintzeko eta profesionalen legaltasun egoera zabaltzeko helburuekin. Lan mardul hau guztira %19koa den justifikaziorik gabeko zerga igoera honek zapuztuko du.

Ministro Kontseiluak hartutako neurriak, gure ogibidea Frantzia bezalako herrialdeek baino 3,5 aldiz gehiago zergapetzen duena, ondorioak ditu jada: oso litekeena da aurtengo azken hiruhilabeterako aurrikusita zeuden 500dik gora ahozko kontalari saio bertan behera geratzea. Honekin batera dagozkien BEZa ez dugu jasoko, EGZa ez da kobratuko, profesional gehienok Gizarte Segurantzan baja aurkeztu beharrean aurkituko gara e.a.

Halaber, Kulturako profesionalen bestelako kolektiboek deitutako protestaldi jarduera baketsuekin bat egingo dugula adierazten dugu.

Guzti hau dela eta, zera eskatzen dugu: Gobernuak lehen bailehen bere jarrera zuzendu dezala eta Kulturako Profesionalen Elkarteekin negoziazioa hasi dezala, gure kolektiboek beren gain hartu ahal izateko moduko neurriak ituntzeko helburuaz.