“… behar bada, Mari Errauskinek hamabietan alde egin zuen 
cartelAhoAhoz2014
bazekielako karroza Kalabaza bihurtuko zela, eta ipuinez bete nahi zuelako.”

Klana batzartuta dago.
Sua piztuta dagoela, itzalek dantzari ekin diote
kobazuloko iluntasunean.
Norbaitek hitza hartu du.
 
Antzinako erritu zaharra hasi da…
 
Hemen da AHOZ-AHO 2014, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.
 
Berriro ere, gure leizeetako suaren inguruan bilduko gara, istorioak, ipuinak,
kondairak eta kantuak partekatzeko.
Berriro ere, antzina-antzinako garaietatik oroimenaren hormetan dauden
mezu ezkutuak erreskatatuko ditugu.
Berriro ere, pigmentuak, testurak eta koloreak bilatu eta etorkizuna margotzeko
narrazio berriak sortuko ditugu...
Berriro ere beteko dugu gure Kalabaza, hitzez, energiaz, magiaz eta biziaz...
 
Horrela izan baita denboraren hasiera-hasieratik...                                                    
Betidanik...                                                                                                                       Egitaraua
 
Ba zen behin... Eta berriro ere... Eta berriz... Eta berriz....
 
 

gaztelaniaz

BILBOKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK “Istorio BIziak” JARRI DU MARTXAN, AHOZKO NARRAZIOAREN INGURUKO KULTUR PROGRAMA BERRIA, 2. BARRUTIRA ZUZENDUA.

 

Istorio-biziak cartel 50

 

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, barruti bakoitzean erreferentziazko programa bat aurrera eramateko helburuarekin jarraituz, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” egitaraua jarri du martxan 2. barrutian. Ahozko narrazioaren inguruko ekimena da, baina bere bokazioa beste formatu batzuk lantzea ere bada, idatzizko narrazioa, komikiaren eta ikus-entzunezkoaren mundua, bertsolaritza… 

gaztelaniaz

Pasa den urriaren 21ean honela aurkezten zen Leioako proiektu baten berri izan genuen:

"Bakearen Kultura bultzatzeko ipuin kontaketak Antzezpen tresnen doaneko tailerra: “Hitzaren Zuhaitza”"

Bertan azaltzen zen proiektu hau ondo desberdindutako bi fasetan banatzen zela:

  • Batetik, dohaineko ipuin kontalariaren artean trebatzeko 2 ikastaro egingo ziren (taldeko 20 partaide, askoz jota) Leioako biztanleen artean geroago herriko eskoletan boluntario ipuinak kontatzeko. Ikastaroa 9 ordukoa izango zen eta aktoresa batek bideratuta. Bertan, kontaketarako, pertsonaiak sortzeko eta emozioak adierazteko teknikak ikasiko ziren, arnasketa, ahots-igorpen, dikzio eta irakurketa ariketen bidez.
  • Proiektuaren bigarren fasean boluntarioak eskoletara joango ziren herrialdeko eskolaz eskola, bira hau balizko Gabonetako Ipuin Kontalarien Maratoian amaituko zelarik.

Informazio hau jaso eta gero, GEUZ´en (Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zerbitzua) arduraduna den Saioa Magunazelaiarekin harremanetan jarri ginen geneuzkan zalantzak behar bezala argitzeko.

Informazio guzti hau kontutan izanda eta gaiaz eztabaidatu eta gero, erabaki genuen gure iritzia azaldu behar geniela proiektu honen arduradunei, eta hori da ohar honen bidez adierazi nahi duguna:

ingelerazgaztelaniaz / valentzieraz

IPUIN-SAIO BATEN GARAPEN EGOKIRAKO GOMENDIOAK

 

 Sarrera

Dokumentu honen asmoa zera da: ipuin-kontalariek beren lana modu egokian bideratu ahal izateko aholku batzuk ematea ipuin-kontalariatzaren inguruan dauden kanpoko baldintzak kontutan izanda.

Hauek lirateke, gure ustez, toki itxi zein irekietan ahozko-narrazio saioak bideratzeko baldintzarik onenak.

Dokumentu honek arnasa hartzen du Agiria: ipuinak kontatzeko baldintza egokiak idazkian.

 

DEKALOGOA. IPUIN-BALDINTZAK

 

ESPAZIOA

1 Ahoz kontatutako ipuinek toki epel eta lasaiak behar dituzte.

Ipuin-saio bat bideratu behar da ekintza honetarako espreski erabiltzen den aretoan. Honela zaratak eta entzuleen arreta desbideratzen duten bestelako trabak saihestu ahal dira.

Garrantzitsua da aretoaren tenperatura atsegina izatea, ez hotzegia, ez beroegia, entzuleak eta baita kontalaria ere eroso sentitzeko.

Ahozko ipuin-saio baten garapen egokirako ezinbestekoa da pasabide batean ez kokatzea (atondoak, sarrerak, pasabideak, amankomuneko tokiak,...), behin eta berriro eten egin behar izateak eta balizko zaratek oztopatuko baitute entzute-giro aproposa.

Egokia da ere, saioa baino lehen, bideratuko den tokia prestatzeko asti nahikoa izatea (muntaia, entzule eta kontalariaren kokapena,...)

AEDAk, Espainiako ipuin kontalari profesionalen elkarteak, Martha Escuderok bultzatu duen ekimenari atxikimendua adierazi nahi dio. Ekimen honek entzulego helduaren artean oraindik oso ezaguna ez den leloa zabaldu nahi du.

Horregatik, zigilu hau gure web orrialdearen hasieran txertatzen dugu eta mundu guztia animatzen dugu (kideak, lagunak, entzulegoa, ipuinak maite dituen pertsona oro…) ahalik eta zabalkunderik handiena ematera (Facebook-en, twitter-en, blogetan,…). Ea denon artean mezu hau urrunago eta sakonago heltzea lortzen dugun.

Agur bat!

euskera

 

Galegoz / Gaztelaniaz / Katalaneraz / Ingeleraz

 

 ingelerazgaztelaniaz

AEDA-ko kideok idatzi dugun dokumentu honekin ipuin-kontalariaren heziketa-ildo ezberdinei buruz hitz egiteko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Bertan, ipuin-kontalariak osatzeko gomendagarriak iruditzen zaizkigun proposamen eta edukiak adosten saiatu gara. Zuen interesekoa izatea espero dugu.

 

  • ZEREKIN KONTATZEN DUGU. Gorputz-espresioa, ahotsa eta presentzia eszenikoari buruzko ezagutza izatea garrantzitsua dela iruditzen zaigu.

 

  • NORBERAREN AHOTSA. Norberaren ahotsa sendotzeko prestakuntza eta ikerketa oso erabilgarriak izan daitezkeela uste dugu: originaltasuna elikatzea, ezberdintasuna bilatzea, norberaren estiloa finkatzea, errepertorio pertsonala egitea...  hori denak kolorea ematen dio saioari eta horrela lan zintzoa sortzen dugu.

 

  • ZER KONTATZEN DUGU (1). Aho-tradiziozko testuak ezagutzea gomendagarria iruditzen zaigu. Testu hauek maiz irakurtzen eta, gure errepertorioan sartzeko, prestatu eta kontatzen baditugu, gure eginkizunerako ezinbestekoak diren ahozko egiturak eta estrategiak “naturalki” barneratuko ditugu.  

 

  • ZER KONTATZEN DUGU (2). Aho- narraziozko ikuskizunarekin zerikusia duen guztia ezagutzea garrantzitsua iruditzen zaigu: antolamendua, egitura, tonua, erritmoa, isiluneak,... Zentzu honetan ipuin-ikuskizunaren iraupena, errepertorioaren antolaketa, liburu eta objektuen erabilpenaren ideia izatea inportantea iruditzen zaigu. Era berean, ipuin-ikuskizuna (egitura finkoarekin) eta ipuin-saioaren (egitura irekiagoarekin) arteko ezberdintasunari buruz hausnarketa egitea pena merezi duela uste dugu.
Page 4 of 5