Ahozko narrazioa faktore soziala den aldetik
Galegoz / Gaztelaniaz / Katalaneraz / Ingeleraz
Ipuinen ahozkotasuna demokrazia berrezartzeko bektore garrantzitsua izan daiteke, hiru arrazoi nagusi tarteko:
1.- EDUKIAGATIK, istorioak pertsonaz ari direlako:
Ipuin tradizionalak, norbanakoaren arlo guztiak jorratzen ditu, jendartearen parte diren aldetik. Existentziaren galdera handiez ere arduratzen dira, bizitzaren misterioaren giltzarri diren aldetik, horretarako azalpen errealistarik eta astunik erabili gabe. Ametsak, poesia, sinbolikotik uztartzen ditu, egiazki emantzipatzailea den lotura baten bitartez, imajinazioa askatuz eta pertsonaren garapen psikologikoa ulertzen lagunduz. Baikortasuna beharrezkoa da: haurrek beren etorkizuna alda dezakete, ikasten dute beraientzat zer den ona eta zer ekidin beharrekoa.
Kontalariak izan edo entzuleak izan, etorkizuna izango duen bizi ikuspegia garatzeko aukera eta beharra dugu, elkartasunean eta ausardian oinarrituko den bizi ikuspegia. Honela, bakoitzak bere hurbilketa propioa egin dezake ipuinera, norbere irakurketaren arabera, modu atsegin eta sentituan. Maliko "Hampate-Ba" griottak zioen moduan: ipuinekin haurrek ongi pasatzen dute, helduek lanaren ondoren atseden hartzen dute, eta ilezuriak zer pentsa jartzen ditu. Bestela esanda, ipuinak, gure baitan ditugun hiru esparru bildu ditzake: afektiboa, ludikoa eta kognitiboa.








