gaztelaniaz

KONTUZ KONTARI! Errenteriako ipuin kontaketa jaialdia Maiatzaren 29tik Ekainaren 2ra luzatuko da. Bertan  hitzaldia, ipuin tailerra, ipuin ikuskariak eta ipuin-poteoa izango dituzte eskeintza paregabea herritarrek zein bertaratzen direnak.

Beste leku askotan bezala, Errenterian ere ipuin kontaketa jaialdiak kultur bizitzari beste proposamen bat gehitu nahi dio. Ipuin kontalaritza bere lekua hartzen ari da gero eta gehiago arte eszenikoen barruko beste bide baten gisa. Haurren munduari lotuegia agertzen bada ere badira helduentzako proposamen arras interesagarriak eta horiek ekarri nahi izan dira, ikus dadin ere helduok badugula zer gozatu ipuinak entzunez. Esperientzia handiko kontalariek eskainiko dituzte euren espektakuloak. Estilo ezberdinetako kontalariak baina guztiak ere kontatzea ikuspegi artistikotik eskainiak. Ipuin tradizionalak, egileenak, propioak, sortzaile bakoitzaren galbahetik paseak, berezko ahotsaren bila. 

Gaztelaniaz

Atzo, berriro ere, ipuinak kontatzera joan nintzen eta ez nuen nire izena inongo karteletan aurkitu:

"ostiralean, arratsaldeko 18:00 IPUINKONTALARIA".

"Neu izango ote naiz??" galdetu nion neure buruari. Nire agendan begiratu nuen, badaezpada, eta baietz, hala zela konprobatu nuen. Eszenatokia prest zegoen, soinu-teknikaria ere bai, umeak hurbiltzen hasi ziren, ondo pasatzeko gogoz. Arduraduna berandu samar heldu zen eta bi saioetan faltan hartu nuen apurka apurka eszenatokiraino igo nahi ziren umeak zaintzeko...

Hala ere, dena dela, dena oso ondo joan zen, batez ere han geunden guztiok hala izatea nahi genuelako (joan ziren txikiek, nagusiek, soinu-teknikariak, neuk ere...); egia esan, benetan imintzioa deitzen dit publikoarengandik heltzen zaidan kultur ekimen egarria (antzerkia, sormenerako guneak, txotxongiloak edota ipuin-saioak), batez ere txikienen artean edo hauen heziketaz eta aisialdiaz arduratzen diren gurasoen artean.

Nire eskarmentuaren arabera honelako kultur eskaerari kalidadez eta profesionaltasunez erantzuna emateko, oinarrizkoa da ekimen hauen promozio ona egitea eta berriak modu erakargarriaz zabaltzea jarraipen batez balizko entzuleen artean ohitura sortarazleko.

AEDAk, Espainako Aho-narratzaile Profesionalen Elkarteak eta berau osatzen dugunok, 2013a hitzerako urte aproposa izatea opa dizuegu.
Ahozko hitza etxe eta enparantzetara hel dadila espero dugu, elkarrekin hitz egin, arrazoitu eta amets egiteko.
Hau da: elkarrekin Mundu hobea konta dezagun.

Gaztelaniaz

 

AEDA-k, estatu mailako ahozko-narratzaile profesionalen elkarteak, datorren azaroaren 14an asteazkenean Estatu mailan egingo den Greba Orokorrarekiko atxikimendua adierazi nahi du. AEDA-k ere Espainiako gobernuak publikoa den guztiaren kontra egiten ari dena  -kultura, osasuna, heziketaren eta abarren aurkako erasoak- salatu nahi du.

Gainera, AEDAko kideak bereziki erasotuak sentitzen dira zergen bapateko igoeragatik (publikoak diren zerbitzuak hobetzeko balio ez duten zergak) eta automoen taldeak jasaten ari den tratu txarragatik, AEDAko kide gehienak talde honen barruan lan egiten dutelako.

Hori guztia dela eta, AEDA-k azaroaren 14ko Greba Orokorrarekiko atxikimendua adierazten du eta gainontzeko elkarte eta narratzaileei, modu pertsonalean, bere atxikimendua adierazteko gonbidapena luzatzen die.

Gaztelaniaz

Antolatzaileek:

ANTZUOLAKO UDALETXEA - EUSKAL HERRIKO KONTALARIEN ELKARTEA

Datak:

Irailaren 29 eta 30 ean.

Tokia: Antzuolan.

 

Euskal Kontalarien VII Festa. Antzuolan Kontari

BAZEN BEHIN... ANTZUOLAN Euskal Kontalariak zazpigarren urtez euren festa antolatu dute. Kontalariak Elkarteak aurten Gipuzkoako Antzuola herria aukeratu du “VII Euskal KontalarienFesta. Antzuolan Kontari” ospatzeko. Irailaren 29 eta 30ean herri gipuzkoarrak Euskal Herriko txoko guztietatik heldutako kontalariak jasoko ditu, bakoitzak beren lanaren berri emanez. Estilo ezberdinetako ipuin kontalariak Antzuolako areto, kale, plaza zein tabernetan euren kontaketa estiloak eta proposamenak jendearen aurrean emango dituzte, euskal kontalaritzaren osasuna erakutsiz.

Lehenengo Euskal Kontalarien Festa Getxo ospatu zen, ordutik hona Aramaio, Pasaia Donibane, Etxalar, Bermeo eta Legutio korritu ditu. Izan ere festa ezbaita leku finko batean egiten ibiltaria delarik. Kaletik, mendira eta hortik itsasora, berriro mendira eta kalera itzultzeko. Hitza eta ipuinak ibiltariak diren moduan hala egin nahi izan dute euren festa euskal kontalariak. Eta modu honetan, euskal kontalaritzaren egoera nola dagoen erakutsi nahi dute; artistikoki zein proposamenak eskaintzen diren eta izan badirela erakutsi. Euskal Herrian kontalaritzaren mugimendua aski berria da, nahiz eta kontalari batzuk urtean eman ofizioan eta Kontalariak Elkarteak festa honen bitartez horren berri eman nahi izaten du, euren aldarrikapenak aireatzearekin batera, esaterako, kontatzeko baldintzak hobetzearena. Kontalariak Elkarteak euskal herritar guztiak gonbidatu nahi ditu gero eta garrantzitsuago bihurtzen ari den hitzaren festa honetara. Haur zein heldu, gazte eta zahar ipuinak entzunez, ipuinak kontatuz denbora ederki pasatzeaz gain, guztion ondarea diren ipuinak gal ez daitezen ahalegina da ere Legutianoko festa.

 

EGITARAUA 

 

29 Larunbata

22:30h.: Helduentzako ipuin erotikoen saioa Torresoroan.

30 Igandea

11:30: Pregoia herriko plazan.

12:00 /14:00: Ipuinak ume txikientzako Xurrategin.

12:00/14:00: Ipuin poteo, Ipuin kontsultorioa eta Orakulua herriko plazan, Kontalari ibiltariak.

17:00h.: Edonork kontatu dezakeen ipuin maratoia. Herriko plazan.

 

Kontalariak:

Marisol Abreu, Ernesto Aguirre, Begoña Alabazan, Pello Añorga, Amaia Arriarán, Belen Azkarate, Leyre Basarrate ( Apika ),  Ines Bengoa, Maite Franko, Rakel Imaz, Virginia Imaz ( Oihulari Klown ), Santi Ledesma (teatro Begira), Anabel Muro,  Ana Rodríguez ( Apika), Doro Zobaran,

Euskal Kontalarien VII Festa. Antzuola Kontari.

ESPAINIAKO AHOZKO KONTAGINTZAKO PROFESIONALEN ELKARTEAK, GOBERNUAK EZARRITAKO ZERGA IGOERAREN AURREAN

 

AEDA, Espainiako Ahozko Kontagintzako Profesionalen Elkarteak, bere txundidura, kezka sakona eta erabateko arbuioa adierazi nahi ditu Ministro Kontseiluak harturiko azken erabakiak direla eta, gure ogibidea desagertzera kondenatzen dutelako.

BEZa 13 puntu igotzea (%8tik %21era) eta EGZ-Errentaren Gaineko Zerga 6 puntu igotzea (%15etik %21era) Espainiako kultur jarduera suntsitzeko oso pentsatutako estrategia baten fruitu dela uste dugu, bereziki hain berezia den gurea bezalako sektore bati dagokionean. Gure herrialdeko historian antzeko jazarpenik edo hain zerga igoera basatirik ez zen inoiz gertatu.

Bere sorreratik, gure elkarteak ondasun ekonomiko eta ahalegin pertsonalak eman ditu kontalari amateurren profesionalizazioaren alde, gure ogibidea duintzeko eta profesionalen legaltasun egoera zabaltzeko helburuekin. Lan mardul hau guztira %19koa den justifikaziorik gabeko zerga igoera honek zapuztuko du.

Ministro Kontseiluak hartutako neurriak, gure ogibidea Frantzia bezalako herrialdeek baino 3,5 aldiz gehiago zergapetzen duena, ondorioak ditu jada: oso litekeena da aurtengo azken hiruhilabeterako aurrikusita zeuden 500dik gora ahozko kontalari saio bertan behera geratzea. Honekin batera dagozkien BEZa ez dugu jasoko, EGZa ez da kobratuko, profesional gehienok Gizarte Segurantzan baja aurkeztu beharrean aurkituko gara e.a.

Halaber, Kulturako profesionalen bestelako kolektiboek deitutako protestaldi jarduera baketsuekin bat egingo dugula adierazten dugu.

Guzti hau dela eta, zera eskatzen dugu: Gobernuak lehen bailehen bere jarrera zuzendu dezala eta Kulturako Profesionalen Elkarteekin negoziazioa hasi dezala, gure kolektiboek beren gain hartu ahal izateko moduko neurriak ituntzeko helburuaz.

Page 5 of 5