AHOZKO NARRAZIOAREN PROFESIONALEN KOLEKTIBOAREN ALDARRIKAPENAK, COVID-19AK ERAGINDAKO KRISIAREN AURREAN
PDFa deskargatu | gastelaniaz – katalanieraz – galizieraz |
HITZAURREA
Ahozko narrazioa Gizateriaren Kultur Ondare Inmaterialtzat hartzen du UNESCOk. Ahozko kontalari profesionalen kolektiboak urtean zehar ipuinak herri honetako bazter guztietara eramateko lan egiten du, hiri jendetsuetako antzoki handietatik hasi eta biztanle gutxiko herrietako eskola unitarioetaraino; ahozko hitza programazio jarraituaren bidez bizirik mantentzen ahalegintzen diren liburutegietatik, milaka pertsona deitzen dituzten eta urtez urte ospatzen diren ahozko kontaketaren ekitaldi eta jai handietaraino.
Jarduera artistiko hurbila, apala eta tradizio handikoa da eta, izaera iragankor eta hauskorra duen arren, aldaketetara eta nondik-norakoetara egokitzen jakin du. Hala ere, Covid-19aren pandemiak eragindako krisia mehatxu handia da gure lanbiderako.
Gure goi-denboraldiaren hasieran jarduera bertan behera utzi beharra ez ezik, lan egiteko eta, ondorioz, diru-sarrerak lortzeko aukerarik gabeko hilabete batzuetara garamatza. Une honetan, gure lanera normaltasunez itzultzeko aurreikuspenik baikorrenak (behin Gobernuaren deseskalatze-plana ezagututa) aurtengo azken hiruhilekoari buruzkoak dira, baina Covid-19aren agerraldi berriak egoteak kargu-uzteak edo lan prekarioa 2021eko erdialdera edo amaierara arte luza ditzake. Denbora asko da, gehiegi. Gutxieneko baldintzarik gabe, hau guztia amaitzen denean, ahozko narrazioko profesionalen kolektibo hori oso murriztuta gera daiteke edo, zuzenean, desagertuta egon daiteke.
Hori dela eta, ahozko kontalari profesionalen biziraupenerako oinarrizkotzat jotzen ditugun proposamen ekonomikoak biltzen dituen dokumentu hau egiten dugu.