Ana Apika |
Posta elektronikoa info@anaapika.com |
Telefonoa (0034) 647209592 |
Nola kontatzen du euskeraz zein gaztelaniaz kontatzen du |
Non bizi da Larrabetzu (Bizkaia) |
Fitxa beste hizkuntzetan |
Webgunea https://anaapika.com |
Blog http://anaapika.blogspot.com.es/ |
Deskribapena Kaixo! 1997 urtetik ipuinen munduan kontalari bezala lanean naiz Ana Apika izenpean. Izaera ezberdineko istorio askok osatzen dute nire errepertorioa, baina gehien ematen didaten eta eman dizkidaten ipuinekin errepikatzera jotzen dut.Kontatzean gehien gustatzen zaidana komunikazio bat lortzea da, non emozioa, sentimendua, bizipena eta gozamena burutuko den. Kontalaritzan eta antzerkiaren munduan hasi zen Hiruki kolektiboan (1994). Pedagogian lizentziaduna, Arte Dramatikoan diplomaduna, animazio soziokulturalean diplomaduna, ingurumen-hezitzailea, aisialdiko hezitzailea. Genero Berdintasunean, Clownen eta Ahozko narrazioan trebatua. Gaur egun, eta 2003tik aurrera, berak sortutatko Apika enpresan ari da lanean, ahozkotasuna beste diziplina batzuekin uztartzen duten proiektuak diseinatzen eta gauzatzen, eta irakur-animazioa eta hezkuntzaren helburuak lantzen ditu. Narrazioko, musikako, klowneko eta antzerkiko beste profesional batzuekin lan egiten du. Aikor aldizkariarekin lankidetzan aritu da Haur Literaturako sailean, eta hainbat erakunde, elkarte eta GGKErekin gidoiak eta edukiak sortzen. Hitzezko jaialdietan parte hartu du, esate baterako: Salamankako "Casa de las Conchas" (2019), Guadalajarako Ipuinen Maratoia (2019), Aguilar de Campoo (2017), Ahoz-Aho Tolosa/Ordizia (2015), e.a. |
|
|
Youtube |
Bisitak 3323 |